bezeroen eremua lan eskaintzak

Coaching-a eta erakundeen garapena

Ikaskuntza testuinguruak sortzea eta aldaketa bultzatzea da gure erronka

Trebetasunak coaching bidez garatzen dira ekintzara pasatzeko eta benetako ikaskuntza praktikoa izateko eta, horrela, laneko emaitzak eta pertsonen gogobetetasuna hobetzeko.

Horretarako, ikasteko eta eraldatzeko prozesuak prestatzen ditugu, banakakoak batzuk eta taldekakoak beste batzuk, gaur egungo erakundeetako pertsonek trebetasun berriak har ditzaten eta duten ahal guztia erabil dezaten eta, era horretan, erakundeek funtzionatzeko modu argiagoa, partekatuagoa eta efizienteagoa izan dezaten.

Nola lortzen dugu hori?

Eredu, metodologia eta tresna berritzaileen bidez

Pertsonen ikaskuntzaren eta baliabideen alde eginez

Gure lana soluzioetara bideratuz

Gure esperientziak eta laguntzak sortzen dituzte:

  • Lanerako eta lankidetzarako dinamika berriak
  • Konfiantza, kohesio eta ulermen handiagoko giroa
  • Ikaskuntza prozesua, banakakoa nahiz taldekakoa
  • Lidergoa indartzea eta garatzea
  • Soluzioak errazten dituzten aukera berriak, galdera berriak
  • Errendimendu handiko taldeak
  • Aldaketa prozesuak, erakunde garapenerako

Web orrialde honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, zure lehentasunetara egokitzeko eta analisiak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookie politika onartzen duzu. PolĂ­tica de Cookies. Itxi